2017-03-07

LIBURU BERRIAK

LIBURU BERRI HAUEK AURKITUKO DITUZU ESKOLAKO LIBURUTEGIAN


     

Erlazionatutako irudia

     
  • Hona hemen familia bitxi baten istorioa: Olatz ile-apaintzailea, Martin kamioizalea, Kattalin, Nikolas eta Malen haurrak, Tomas aitona nekazaria eta Ageda amona bidaizalea, eta baita ile-apaindegira joaten diren Gaspar lorezain pobrea eta Maddi musika irakaslea. Hona hemen, urte osoan luzatzen den istorio bihurri honetan txertatuak, 25 ipuin, 25 kantu eta 25 jolas formula inguru -bi diskotan ahots eta hots bihurturik- ikasgelan nahiz etxean modu jostarinean ezagutzeko eta tradizioarekin jolas egiteko. Eta hona hemen urrezko giltza magiko bat, gure tradizioan sarrail zulotik sartzeko eta hamaika ustekabe eder jasotzeko. "Din-dan, balendan, parkeko zuhaitzetan, globo bat dilindan. Zergatik doa ihesi? Triste dago Kontxesi. Gora begira tortikulis. Amaitu da eta kituli."







Erlazionatutako irudia


  • Martin, Alaine Agirre: Martin desberdina da. Hala esaten dute denek. Gauzak egiteko bere modua daukalako, edo gehiago kostatzen zaiolako. Baina kontalariak badaki Martin ez dela arraroa, normala dela eta maitagarria… nahiz eta berezi samarra izan. Desberdintasunari, integrazioari eta bazterkeriari buruzko album zoragarri honek Espainiako OEPLI erakundearen Lazarillo saria 2015 jaso zuen album ilustratuen atalean.

Erlazionatutako irudia
  •   Txomintxo eta Perutxo maiteminduta, Magdalena Arriaga, Iosu Mitxelena Unsain (IL.): Perutxok eta Txomintxok jakin nahi dute zer demontre ote den maiteminduta egote hori, hain zoragarria omen dena. Neska-mutilak binaka beti elkarrekin ibiltzea omen da. Baina zergatik neska eta mutila? Eta zergatik bi bakarrik? Eta zergatik beti elkarrekin? Ipuin dibertigarria, aldi berean irakasbide ere izan daitekeena.

Erlazionatutako irudia
  • Naturaz gozatzeko eskuliburua, Alice James eta Emily Bone: Hamaika gauza daude naturan ikusteko eta egiteko, hiriko parkean nahiz basoaren erdian. Liburu honetan hainbat ideia aurkituko dituzu kanpora irten eta naturaz gozatzeko, edozein ingurunetan zaudela eta edozein eguraldi egiten duela.